Topaketa horri esker, bertaratuek energiaren eta birgaitzearen arloko hainbat ekimenen emaitzak partekatu dituzte. Halaber, Koroatze auzora egindako landa-bisitan parte hartzeko aukera izan dute, in situ ezagutzeko Visesak egindako esku-hartzeen emaitzak, baita SmartEnCity europar proiektuari esker auzoak izan duen aldaketa ere.
Ekitaldi hori SmartEnCity Hiri Sarean garatutako ekimenen barruan dago. Sare hori eratzearen helburua da hiriguneetan deskarbonizazio adimentsurako bideari ekiten dioten Europako hirien kopurua areagotzea, 2020/2030/2050 Europako helburuekin eta Parisko Klimari buruzko goi-bileran (COP21) hartutako erabakiekin bat etorrita. Horretarako, Europako Batzordeak finantzatutako SmartEnCity Europako berrikuntza-proiektuan garatutako ezagutza eta esperientziak transferitzen laguntzen du.
SmartEnCity proiektuak auzo-mailako hiri-berroneratzea lantzen du, eta horretarako, konponbide berritzaileak ezartzen ditu ikuspegi integratzailearen bidez; batez ere birgaitzearen, energiaren, azpiegituren, mugikortasunaren, digitalizazioaren, gobernantzaren eta herritarren parte-hartzearen arloetan. Esparru horren barruan, Visesak Gasteizko Koroatze auzoan 302 etxebizitza eta 26 atari energetikoki birgaitu ditu.