Kontsumobidek inauterietako mozorroen segurtasuna egiaztatzea gomendatzen du

disfraz_IG_EUSK.jpg

2022-02-22

Inauteriak benetako festa izan daitezen, zenbait neurri hartu beharko dira mozorroari dagokionez:

  • Kontsumo jasangarriaren alde egin beharko da, mozorro zaharrak berrikusi eta berrerabili eta birziklatu.
  • Mozorroa erosi nahi bada, hurbileko saltokian egitea gomendatzen dugu, ikus daiteke, saltzaileari galde dakioke eta segurtasun-neurriak betetzen dituela egiazta daiteke. Mozorro bat hautatzean, ez dugu ahaztu behar segurtasunak garrantzi handia
  • Europako CE bereizgarria duten mozorroak hautatu beharko dira, suarekiko erresistenteak diren materialez egindakoak.
  • Buru osoa estaltzen duten maskarak saihestu beharko dira, eta arnasa behar bezala hartzeko aukera ematen dutela ziurtatu beharko da.
  • Kontuz makillajeekin, iraungitze-data eta eragin ditzaketen alergiak egiaztatu beharko dira. Tinduak eta pinturak urez garbi daitezkeela ziurtatu beharko da.
  • Saihestu pieza txikiak (lentejuelak, perlak…), baita lokarriak lepoaren inguruan ere.
  • Mozorroa haurrentzat bada, Kontsumobidek arreta areagotzea gomendatzen du, eta mozorroa haurraren adinerako egokia dela Gogorarazi behar da 14 urtetik beherakoentzako eta 12 hilabetetik gorakoentzako mozorroak jostailuak direla, eta horien araudia zorrotzagoa dela.

Kontsumobidek ohartarazi nahi du inauteriez goza daitekeela segurtasuna alde batera utzi gabe, eta kontsumo jasangarriaren alde egiten du, mozorroa erosi ordez, mozorro zaharrak birziklatzearen eta trukatzearen alde.