Kontsumobidek gogorarazten du publizitate komertziala loteslea dela

turismo_comercio_y_consumo.jpg

2022-09-07

Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumitzaileei gogorarazten die publizitate komertziala loteslea dela eta halako publizitatea egiten duten saltokiek nahitaez bete behar dutela.

Prezioen ezegonkortasun-egoerak ez du ekarri behar kontsumitzaileen eskubideak murriztea. Horregatik, Kontsumobidek kontuan izan behar ditugun baldintza batzuk gogorarazten ditu.

Lehenik eta behin, publizitatea loteslea da: saltokiek iragartzen dutena betebehar bat da horientzat eta konpromiso bat kontsumitzailearentzat.

Prezioak, salbuespenak salbu, zerga guztiak barne hartuta jakinarazi behar dira beti. Egia da saltokiek eta enpresek nahierara finka ditzaketela prezioak, baina indarrean dagoen legeriaren arabera jakinarazi behar dituzte.

Aurrekontuek balio-aldia jaso behar dute. Enpresek ematen dituzten aurrekontuek adierazi behar dute zenbat denbora izango duen balioa aurrekontu horrek. Enpresek aurrekontu bat egiteagatik kobra dezakete, azkenean onartzen ez bada, betiere aldez aurretik jakinarazi badute.

Etxetresnak konpontzeko zerbitzuen aurrekontuek gutxienez 30 eguneko iraupena izan behar dute (urtarrilaren 29ko 58/1998 Errege Dekretua, 3. art.) eta ibilgailuak konpontzeko tailerretakoek 12 egun balioduneko iraupena (urtarrilaren 10eko 1457/1986 Errege Dekretua, 14. art.).

Kontsumobidek gogorarazten du garrantzizkoa dela erosketak planifikatzea, prezioak eta eskaintzak alderatzea eta tokiko kontsumo jasangarri eta zirkularraren alde jokatzea.