Komunitatetik zaintzen. Argentinako, Ekuadorreko eta Espainiako esperientziak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.

Artxibo-irudia

Artxibo-irudia

 

La Revista Española de Sociologia (RES) aldizkariak artikulu bat argitaratu du, non hiru herrialderen arteko zaintza-antolaketa konparatzen (Argentina, Ekuador eta Espainia) eta zaintza emateko eragiletzat komunitatea aztertzea sostengatzen den.

Azken hamarkadetan gertatu diren aldaketa sozial eta demografiakoek, hala nola biztanleriaren zahartzea, familia-nukleoaren neurria murriztea edota familien barne-antolaketan zainketarako gertatu diren aldaketek (lehen emakumeen zeregina zen), erronka handiak dakartzate gizarte garaikideetarako.

'Zaintza-eredu tradizonala'ren krisia dela eta ?emakumeek egiten baitzuten, musutruk? egoera aztertu eta arreta emateko beste formula jasangarriago batzuk planteatuko dituen ikuspegi batzuk birdefinitu beharra dago, eta beste kontzeptualizazio baten beharra ere bai, 'zainketaren gizarte-antolaketa'ri dagokionez.

Artikuluaren autoreek adierazi bezala, kontzeptu hori erabiltzen da gizarte batean zaintza nola banatzen den aipatzeko, lau zutabe hauen arabera: Estatua, merkatua, familia eta komunitateko antolaketak (Rodríguez 2015), eta, esaten dute, lehenengo hiruak zabal aztertu badira ere, komunitate-ingurunea gutxi esploratua izan dela ikerketa sozialean, eta potentzialitate handiak dituela zainketak emateko orduan.

Komunitatea funtsezko euskarria da eguneroko harreman eta loturei eusteko, non arreta eta zaintza eskainiko den familia-nukleotik at. Hala eta guztiz ere, komunitatean zaintza emateko modua hain heterogeneoa izanik, alor horretan egiten den ekarpena zaildu eta ezkutatu egiten da.

'Komunitateko zaintza' kontzeptua oso zabala da, eta, beraz, hainbat jarduera eta entitate biltzen ditu, hasi ongintzako erakundeetatik eta elkarri laguntzekoak bitarte, edota kudeaketa mistoko arreta-zerbitzuak. Guztiek dute, hala ere, definiziorako ezaugarri komun bat, izan ere, zaintza-emaileak nahiz haien erabiltzaile edo jasotzaileak, subjektu kolektiboak eta aktiboak dira auzoan, bizilagunen artean edo komunitatean.

Ildo horretatik, komunitatea honela definitzen da: 'gertuko ingurunean elkartzen diren pertsona-multzo bat da, hainbat gaietarako kooperazio-loturak sortzen dituena, eta horien artean nabarmentzen dira pertsonen eta kolektibitatearen beraren erreprodukzioa eta zainketa'. Definizioa hori aintzat hartuta, balioz bustitako leku bat izango da komunitatea; horren froga da COVID-19aren pandemiari aurre egiteko komunitateak oraintsu eman duen erantzuna.

Zaintza-jardun ugariren hornitzea ekarri du osasun-krisiari erantzun beharrak, eta, horri esker ikusi ahal izan dira komunitate-mailako solidaritatea eta kooperazioa, eta erakusten digu zeinen heterogeneoak izan diren erakundeek eta laguntza- eta boluntario-sareek garatu dituzten ekintzak, zaintzaren eguneroko beharrei azkar eta moldakortasunez erantzuteko orduan, hala nola elkarri laguntzeko taldeei edota auzokoen solidaritateri esker, edota zaurgarrientzako janaria prestatu eta banatuta.

Ildo horretatik, pandemiak agerian utzi du 'komunitatearen emergentzia, krisi-testuinguruan', bai eta ongizate-estatuak zer muga dituen ere  gizarte- eta osasun-premiazko egoera berriei erantzuteko. Eta horrek, nahi eta nahiez, zaintza-ereduen paradigma berrietara garamatza; zaintza banaketa bidezkoagoa egingo duen eredua, hain zuzen, eta komunitatearen balioa nabarmenduko duena.

Egileen hitzetan, 'sare bat artikulatu behar da, non publikoa, pribatua eta komunitarioa ehunduko diren,  erantzukizun partekatua sustatzeko, indibidualizazioa gaindituta'. Komunitatea zaintza-eragiletzat jotzeak erantzukizun zibikoa eta kooperazioaren beharra eskatzeko konsigna izan behar du, gure bizitzaren ibilbide osoan.

Aipatu diren hiru herrialde horien azterketak ikuspegi interesgarria eskaintzen digu, izan ere komunitateak eta politika publikoek daukaten erritmoa desberdina da zaintza eskaintzeko orduan. Hala, Espainian,  komunitatearen balioak irismen mugatua izan du, horniketaren sistema publikoa zabaldu delako. Ildo horretatik, azterlanaren egileek adierazi dute 2008. urtean sortu zirela, krisi ekonomikoaren inpaktuagatik,  komunitate-mailako hainbat eta hainbat mugimendu eta ekintza, gizarte-talde jakin batzuk zaintzeko ikuspegiarekin. Ekintza horien artean ditugu tokiko laguntza-sareak, heziketan laguntzeko, nahigabeko bakardadea saihesten laguntzeko edota osasunari loturikoak (bizitzaren amaiera-fasean daudenak).

Komunitateko tokiko zainketa horiek isla eduki dute mundu akademikoan ere, kontzeptu berriak sortu baitira 'komun' eta 'publiko' multzokatzen dituztenak, eta 'erabiltzen direnak definitzeko formula kolaboratzaileen bidez pertsonen beharrak asebetetzen dituzten ongizate-sistema jasangarriak, herritarren artean partaidetza-lanabesak eta zainketa-jardun solidarioak sustatuta'.

Latinoamerikan, aldiz, komunitarioaren gorakadarik distiratsuena laurogeiko eta laurogeitahamarreko hamarkadan izan zen, era askotako esperientziekin; hala nola jantoki herrikoiak, auzo-lankidetza eta komunitate-lankidetza, azpiegiturak eta zerbitzuak estatuek eman zitzatela aldarrikatzeko. Hala eta guztiz ere, munduko eskualde horren politika garaikideek duten izaera aurrerakoiak korronte berriak irekitzen ditu eremu komunitariorentzat, zeinak eztabaidatzen diren zainketen estatu-horniduraren eta lurraldeari lotutako alderdi komunitarioaren artean, zeinetan presentzia handia hartzen baitute indigenek.

Ondorioen artean, azterlanak adierazten du, publikoaren eta komunitarioaren arteko ekitatea sustatu behar dela Espainian, betiere Estatuak zainketan inbertitzeari utzi gabe eta funtzio horiek erakunde sozialen esku laga gabe. Argentinan eta Ekuadorren, berriz, erronka kontrakoa da, hots, aztertzea komunitatean artatzen diren herritarrak ea Estatuarengatik laguntzarik jaso dezakeen, zaintzaren feminizazioa itzularazteko, izan ere, emakume zaurgarriak, eskubiderik gabeak eta lan prekariodunak izan ohi dira zaintzaileak. Aztertu diren herrialdeetan, bada elementu bat denetan ageri dena, ¡zaintza sozializatzea'ren inguruko eztabaida, hain zuzen; estatuaren ardura baita zainketa hornitzea eta zainketa-lanak berdin banatzea gizon eta emakumeen artean.

Artikulua osorik ikusteko, jo esteka honetara: 'El ámbito comunitario en la organización social del cuidado' (leiho berri batean irekitzen da). Revista Española de Sociología, vol. 30, n. 2, 2021