Kirol-ohitu proiektuaren lehen emaitzak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

irudia kirol-ohitu Gipuzkoa

Kirol-ohitu da Gipuzkoako eskola-umeen jarduera fisikoa eta ohiturak ezagutzeko proiektua.

Gipuzkoako 8-12 urte arteko umeen kirol eta jarduera fisikoen ohituren azterketa egitea helburu duen ekimena martxan jarri da 2021-22 ikasturtean. Horretarako, UPV/EHUrekin elkarlanean, galdetegi bat sortu eta balioztatu da. Balidazio prozesurako LH1 eta LH4 bitarteko 339 ikasle erreklutatu ziren, Gipuzkoako populazio osoaren ezaugarriak kontuan hartuta estratifikatua izan zen (ikasleen generoaren, ikasketa mailaren, ikastetxe motaren eta eskualdearen arabera). Galdetegia online modura bideratu zen irakasleen laguntzarekin.

Hemen txostena.

2022-23 ikasturtetik aurrera behin betiko galdetegia urtero Gipuzkoako 8-12 urte bitarteko 4.000 haurrei pasatzea aurreikusten da.