Kiprest tresna digitala aurkeztu du GaituzSport fundazioak

Argitalpen-data: 

kiprest-gaituz-sport

GaituzSport-ek Kiprest laguntza-plataforma digitala aurkeztu du, desgaitasuna eta/edo osasun-asaldurak dituzten pertsonek jarduera fisikoa eta/edo kirola egiteko aukera izan dezaten, pertsona horien gizarteratze prozesua erraztuz.

Tresna berri hori udalaren esku-hartze eremuan kokatzen da, desgaitasuna duten pertsonek jarduera fisikoa eta/edo kirola baldintza berdinetan egin ahal izan dezaten, kirol-testuinguru komunitario normalduetan.

¿Zer eskaintzen du Kiprest programak?

  • Jarduera fisiko eta eta kirol-jarduera egokienei buruzko informazioa.
  • Zein instalaziotan garatzen diren.
  • Jarduera fisikorako gomendioak, ezGAITASUNA / patologiaren arabera.
  • Aholkularitza eta orientazio profesionala.
  • GaituzSport-ek tresnak eta akonpainamendua eskaintzen ditu lehen saioetan.
  • Etengabeko komunikazio-kanal bat, GaituzSport-eko jarduera fisiko eta osasunean espezializatutako profesionalen eta kirol-instalazioko bertako kirol-teknikarien artean.
  • Koordinazioa eta jarduera fisikoko saioen bilakaeraren jarraipen pertsonalizatua, gomendio espezifikoekin.

Non deskarga daiteke?

Kiprest edozein gailu mugikorretik erabil daiteke, eta Apple Store-n eta Google Play-n deskarga daiteke.

Ikusi aurkezpen bideoa