Kanadako etxegabetasun-esperientziak, COVID-19aren pandemia-garaian

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Gizona, kartoi gainean lotan

Gizona, kartoi gainean lotan

Etxegabetasunari buruzko nazioarteko International Journal of Homelessnes aldizkariak ale monografiko bat eskaintzen du, etxegabetasuna prebenitzeari eta desagerrarazteari buruzko Kanadako esperientziak eta aukerak ezagutzeko.

Kanadako testuinguruan etxebizitzak jasan duen garestitzea azaltzeko, editorialak haren alderdi berezienak nabarmentzen ditu:  

  • Kanadako gastu publiko sozialaren maila txikia, G7 osatzen duten herrialde guztietako (Alemania, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta Kanada) barne-produktu gordinaren ehunekoarekiko txikiena.
  • Diru-sarrera txikiko pertsonentzako gobernuak etxebizitzetan egiten duen inbertsio txikia, bizitegitza guztiaren % 3,5 soilik eskaintzen baitu Kanadak etxebizitza sozialetarako; beraz, ELGAko herrialdeen batezbestekoaren  erdia baino gutxiago.
  • Kanadan gertatzen den “izakinen higadura” izeneko fenomenoa; izan ere, bizitegitzara alokairu eskuragarriko beste unitate bat gehitzen den bakoitzean, 15 unitate galtzen dira sektore pribatua ez delako ari alokairuko hainbeste unitate berri eraikitzen, erakunde publiko edota irabazi-asmorik gabeek ez dituztelako zaindu merkatuaren azpiko muturrean dauden sektore pribatuaren alokairuko etxebizitzak, eta unitate oso gutxi sortzen delako merkatutik kanpoko alokatzeko edota merkatuan diru-laguntza onak jasotzen dituztenak.
  • Kanadako gobernu federalaren ekimenik eza finantzazio-neurriak sustatzeko, herritar behartsuenek (bereziki biztanleria indigenak) etxebizitza eskuratu ahal dezaten.

Editorialak azpimarratzen du oso garrantzitsuak direla Housing First esperientzien (etxebizitza eta laguntza profesionala eskaintzea etxegabeei) efikaziari buruzko ebidentziak lortu ondoren bultzatu diren ekimen politikoak, batez ere, Etxebizitzaren Estrategia Nazional berria diseinatu delako (2017), COVID-19agatik finantzaketaren planoan hobekuntzak egin direlako eta Rapid Housing Intiatative ekimenagatik ere bai; irabazi-asmorik gabeko ekimenak, hain zuzen, zeinaren bidez  etxebizitzetarako funts federalak bideratzen baitira 2020az geroztik, bai eta etxebizitza modularrak azkar eraikitzeko, lursailak eskuratzeko eta dauden eraikinak etxebizitza merke bihurtzeko ere.

COVID-19 pandemian, konfinamendu-garaian bereziki, etxegabetasunaren arazoak ekarririko erronkei erantzuteko, Kanadako esperientzia interesgarriak bildu ditu editorialak; besteak beste: aldi baterako beste espazio batzuk eskuratzea eta erabilitako hoteletako logelak ordaintzea; distantzia fisikoa bermatzeko, etxegabeentzako aterpeak eta arretarako espazioak berrantolatzea; etxegabeak artatzen dituzten funtzionarioen eta osasun-zerbitzuetako langileen arteko lankidetza; osasun-langileak sartzea aterpetxe batzuetan ?medikuak, erizainak eta farmazialariak?; programa berritzaileak garatzea kalteak murriztearen alorrean, edota kalamuaren kontsumo-zerbitzu gainbegiratuak eta horniketa segurua sartzea. Erronken artean, hauek aipatzen ditu editorialak, besteak beste: gaindosiaren krisia larriagotzeak ekarritako ondorioak; zentzategien kooperaziorik eza (askotan, askatasun-egoera etxegabetasunarekin batera baitator), eta pertsona etxegabeen kasuak areagotzea, faktore ekonomikoak direla eta.

Artikuluak

International Journal of Homelessnes aldizkariaren 2. ale horrek artikulu hauek dauzka, besteak beste:

  • Kanadako Eskozia Berriko bi komunitatetan egindako (Halifax eta Cape Breton udalerrietan) etxebizitza gabeziari buruzko azterlan kualitatiboaren aurkezpena; ikertzen du zer osasun- eta ongizate-egoeratan egon ziren etxegabeko biztanleak COVID-19 pandemiaren lehenengo olatuetan; zer prozesu izan ziren, pandemia-garaian, etxegabeko biztanleei laguntzeko; zein alderdik funtzionatu duten eta zeinek ez ere aztertzen du, eta zer berrikuntza egin behar diren identifikatu ere bai. Azterlanetik ondorioztatzen da etxebizitza-gabezia tragedia bat dela jasaten duten pertsonentzat, COVID-19aren pandemia-adierazpena baino askoz ere lehenagotik. Pandemiak areagotu egin zituen etxebizitzarik gabe zeuden pertsonen zailtasunak eta mugak, ikaragarri eragin baitzieten pandemia-garaian zerbitzuak ixteak eta konfinamendu orokorrak (ondorioak izan baitzituzten elikagaiak eta lana bilatzeko, eta dograren eta alkoholaren hornidura segururako, eta abar, eta osasunean ere erasan zien, bereziki osasun mentalean). Informazio gehiago, hemen: Homelessness within the COVID-19 Pandemic in Two Nova Scotian Communities
  • Etxebizitzarik ez duten paziente diabetikoei arreta mediko integrala emateko zailtasunak ikertzen dituen azterlana. Etxebizitzarik gabeko paziente diabetikoak artatzen dituzten osasun-langileei egindako elkarrizketa erdiegituratuen bidez, hainbat hobekuntza identifikatu ziren alderdi hauekin zerikusia zutenak: zerbitzuak emateko lekuaren kokapena eta gizarte- eta osasun-zerbitzuen arteko koordinazioa arreta ematean; politika-aldaketa, eta finantzazioa eta langile-baliabidea zabaltzea, besteak beste. Informazio gehiago, hemen: Identifying Challenges and Solutions to Providing Diabetes Care for Those Experiencing Homelessness.
  • Beste azterlan bat, pertsona etxegabeak artatzeko zerbitzuetan lan egiten duten profesionalek (hainbat esparrutakoak: adikzioak, osasun mentala, trauma osteko estresaren trauma edo nahasmendua, adibidez) dauzkaten gaitasunetan eta haien prestakuntza fisiko, tekniko eta mentalean sakontzen duena, erresilientzia-maila bat lortzeko eta errendimendu handiena eskaintzeko biztanleriako sektore batzuek etxebizitzarik ez izatearen arazoari aurre egiteko orduan. Haren ondorioek begirada integrala eskaintzen dute errendimendu altuko prestaketarako praktika espezifikoei dagokienez, kaleko lehen lerroan dabiltzan profesionalek ikuspegitik; bai eta gomendio praktikoak eman ere, zereginean gaitzeko eta hura ebaluatzeko, etxegabeko pertsonentzako zerbitzuetan. Informazio gehiago, hemen: Mental Readiness for Frontline Workers in Homelessness Services in Ottawa, Canada.
  • Azkenik, ale horretan argitaraturiko beste ikerketa batek xedetzat dauka nolakoa den jakitea trantsizio-prozesua; alegia, etxegabeen aterpetxetik ospitaleratu eta gero alta jaso eta ondorengo prozesua. Etxegabetasun-esperientzia bizitzen ari diren edo bizi izan duten pertsonek arreta medikoa eskuratzeko erabili ohi dituzte ospitaleak eta larrialdi-zerbitzuak. Pertsona horien arretaren jarraitutasuna eta osasuneko emaitzak hobetzeko, ospitaleko altatik aterpetxerako bi trantsizio-programa aztertu ziren Vancouverren. Komunitatean oinarrituriko ikerketa parte-hartzailearen ikuspegia erabilita, elkarrizketa sakonak egin ziren. Azterturiko datuei esker alderdi arrakastatsuak identifikatu ziren, hala nola egonkortasuna lortzea eta osasun-egoera berreskuratzea ospitaleko alta hartu ondoren. Eta erronka batzuk ere identifikatu ziren; esaterako, etxebizitza merke eta egoki gutxi egotea eskuragarri edota programan sartzeko ekitate-eza. Ospitaleko alta hartu ondorengo trantsizio-programak, aterpetxera nahiz etxebizitza batera itzuli, esku-hartzeko aukera ona izan daitezke, pertsona etxegabeak konektatzeko etxebizitza iraunkorra daukatenekin. Alta-planek onartu egin behar dute mugak daudela herrian etxebizitza eskuratzeko,  eta aukerak eskaini behar dituzte, epe motzean, atseden hartu beharra eta eriondo subakutua dutenentzat edo zainketekin jarraitu behar dutenentzat. Informazio gehiago, hemen: Hospital-to-Shelter/Housing Interventions for Persons Experiencing Homelessness

Gai honi buruzko informazio ehiago nahi baduzu, Kanadako etxegabeen alorreko jardunbide egokiei eta esperientziei buruzko ale monografikoa ikusi dezakezu hemen: Special Edition: Homelessness in Canada (International Journal of Homelessness. 2. bol. 1. Zkia, 2022)