Josu Erkorekak Ertzaintzaren 40. urteurrena dela eta Bizkaia Irratiak egindako saio berezian parte hartu du

2022-05-24

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Bizkaia Irratian, Ertzaintzaren 40. urteurrena dela eta Iurretatik zuzenean egin den programa berezian.

Halaber, programa berezi honen esparruan, Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria eta Bujanda Ertzaintzako burua ere elkarrizketatu dituzte, baita Karmen Ruiz Hernaniko Ertzain Etxeko herritarren babeserako burua eta Aitor Bilbao Mendi Erreskaterako Unitateko ertzaina ere, Ertzaintzaren 1982tik 2022ra bitarteko historiaz hitz egiteko.