Josu Erkoreka Leizaola lehendakariaren eskulturaren inaugurazioan izan da Donostian
2022-09-12
Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Jesús María de Leizaola lehendakariaren eskultura inauguratzeko ekitaldian izan da gaur goizean Donostiako Euskadi Plazan, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiarekin, Eneko Goia hiriko alkatearekin eta Leizaola familiaren ordezkariekin batera.
Azken 15 urte hauetan Gipuzkoako Foru Jauregiko ohorezko patioan egon den gorputz osoko brontzezko eskulturak Leizaola lehendakaria irudikatzen du, trajea eta gabardina jantzita eta ezkerreko eskuinean kapela duela. Xebas Larrañaga Odriozolaren lana 2007an erosi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta orain Donostiako Udalari laga dio.
JESÚS MARÍA DE LEIZAOLA
Leizaola Agirre lehendakariaren erbesteko oinordekoa izan zen, eta bere agintealdia 1960tik 1978ra luzatu zen. Euskadira 1979ko abenduaren 15ean itzuli zen, Gernikako Estatutua indarrean sartu zenean, eta handik bi egunera, Gernikako Juntetxean egindako ekitaldi batean, Eusko Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren giltzak entregatu zizkion Carlos Garaikoetxeari, era horretara erbesteko erakundea desegintzat emanez.