Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa Radio Euskadin

2022-06-15

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan, Gueñesko Eretza Berri Ikastetxe Publiko Integratutik egin duten saio berezian.

Elkarrizketan zehar, sailburuak amaitzear den ikasturte honen balantzea egin du, hezkuntza-komunitate osoari “bikain” bat emanez, eta berak zuzentzen duen Sailarekin zein hezkuntza-esparruarekin lotutako hamaika gai jorratu ditu, hala nola, irakasle funtzionarioen negoziazio-mahaian gehiengo sindikalarekin duela gutxi lortutako akordioak; USE probari buruz berriro zabaldu den hausnarketa; legebiltzar-taldeen artean apirilaren 7an sinatutako hezkuntza hitzarmena garatzen jarraitzeko dagoen borondatea; etorkizuneko Hezkuntza Legearen artikulatuaren egoera; Hezkuntza Saila eta sailburua bera gizarte eragileekin eta Guraso elkarteekin izaten ari den bilera sorta; langileen egonkortasun prozesua; Ukrainako ikasleen eskolatzea eta harrera; edo bihartik aurrera Euskadin, Donostiako Kursaal Jauregian, burutuko den Lanbide Heziketako Ikastetxeen Mundu-Biltzarra, beste hainbat gairen artean.