Javier Hurtado sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoaren standa inauguratu du FITUR azokan, Euskal Autonomia Erkidego "plural, berritzaile, jasangarri eta askotarikoaren" irudia nabarmenduz

fitur_euskadi_2021_-_1.jpeg

2022-01-19

  • Euskal Autonomia Erkidegoak jasangarritasunaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egingo du Fitur azokan, askotariko eskaintzaren bidez eta gastronomia “gure funtsaren parte gisa” erakutsiz

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Euskal Autonomia Erkidegoaren stand-a inauguratu du gaur Fitur azokan, bertaratutako ia 70 enpresa eta egunotan proiektuak aurkeztuko dituzten lurraldeetako agintariak eta ordezkariak bertan zirela. 

Sailburuak nabarmendu du oso garrantzitsua dela FITUR azokan egotea, EAEko sektoreko enpresei eta profesionalei babesa emateko; eta errepasoa egin dio 2021eko turismoaren balantzeari: “2020an baino milioi bat turista gehiagorekin, abuztua eta urria bezalako hilabete batzuekin, non 2019ko kopuruak ere gainditu dituzten; halaber, EAEko turismo-arloko profesionalen sendotasuna eta erresistentzia erakutsi dugu. Badakigu egoerak zaila izaten jarraitzen duela eta ziurgabetasuna nagusi dela, baina 2022an turismo-jarduerak hobera egingo duenaren itxaropena dugu”.

Sailburuak gogoratu du 2 urte oso gogorrak izan direla, erabaki zailak hartu behar izan direla, eta “sektorea babesteko ahalegina egin dugula, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetarako 114 milioi euroko erresistentzia-plana hedatuz. Eta laguntza horiei orain beste laguntza batzuk gehitu behar zaizkie euskal ostalaritzaren sektore zuzenduak. Datorren asteartean, urtarrilaren 25ean, gaueko aisialdira bereziki zuzenduta egongo diren baina gainerako establezimenduen egoera kontuan hartuko duten laguntzen inguruko agindua aurkeztuko dugu”. Sailburuak azaldu duenez, laguntza horiek ahalik eta bidezkoenak eta bizkorrenak izatea bilatu behar da.

Gainera, sailburuak turismoa eta sektorea sustatzen jarraitzeko beharra azaldu du, eta zeregin horretan abantaila dugu: askotariko baliabideak izan ditzakegun lurralde bat izatea, “baina baita askotariko pertsonak, sentimenduak, ulertzeko eta bizitzeko moduak ere, horiek baitira gure lurraldeari aberastasuna eta erakargarritasuna ematen diotenak. Euskal Autonomia Erkidegoa oso leku desberdinetatik etorritako milaka emakume eta gizonen lanaren gainean eratu da, hainbat jakintza eta kultura zutenak; eta horiek, gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duen lurralde plural, heterogeneo eta moderno bati nortasun berezia eman diote”.

Eta honako hau gaineratu du:  “horregatik standak gure memoria industriala —gabioi eta saski metalikoen bidez irudikatua— eta gure naturaren baliabideak, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen ditu. Jada gure zentzumen-tuneletik hasita biziko ditugu gu ordezkatzen gaituen eta bisitatzen gaituztenek bilatzen duten Euskal Autonomia Erkidego anitz, jasangarri, askotariko eta moderno ba