JASANGARRITASUNA, SEGURTASUNA ETA OSASUNA ITSAS ETA ARRANTZA-EREMUAN

fotoeuskadipreben_lourdes.jpg

2022-11-25

Gaur goizean jardunaldia egin da Bilboko Bizkaia Aretoan: “Iraunkortasuna, Segurtasuna eta Osasuna”: Gizarte- eta lan-ingurune erakargarria itsas eta arrantza-eremuan”. Euskadipreben-ek antolatu du, Nautika eta Arrantza Eskolekin (Arrantzarako Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuak) batera.


Euskadipreben estrategia OSALANen eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren baterako jarduera da – foru-aldundien eta gizarte- eta sektore-eragile nagusien parte-hartzea eta konpromisoa duena –, eta erronka nagusi bat planteatzen du: elikaduraren balio-katean zero istripu hilgarri gertatzea, prebentzio-kultura sortuz, osasuna sustatuz eta lan-ingurune seguru, osasungarri eta iraunkorrak sortuz.


Ildo horretan, jardunaldian, itsas eta arrantza-sektoreak dituen erronken aurrean dauden arazoak eta hobetzeko aukerak aztertu dira, portuetako larrialdi- eta kutsaduraren aurkako planei ekin zaie, eta berrikuntza eta hobekuntza ergonomikoko proiektuak, portuetan tripulazioak ontziratzeko eta lehorreratzeko eragiketetan arriskuak prebenitzeko proiektuak, eta hainbat arrantza-tresnetan maniobren eta lan seguruaren gidak aurkeztu dira.


Inaugurazio-ekitaldian, OSALANeko zuzendari nagusi Lourdes Íscar nautika-eskoletako ikasleei eta, etorkizuneko itsasoko langileei zuzendu zaie, eta hauxe nabarmendu du: “zuen helburua enplegurik onena lortzea izango da, hau da, ondoen ordaindutako enplegua lortzea, baina gogoratu ez dagoela enplegu onik lan-baldintza duinetan egiten ez bada, eta ez dagoela lan duinik ingurune seguru eta osasungarrian egiten ez bada”.


«Ezin da onartu osasunaren truke dirua onartzea, eta, horretarako, funtsezkoa da lan-munduan sartu aurretik prestakuntza ona izatea, zuen etorkizuneko lana ondo (kalitatez) eta segurtasunez (istripurik eta gaixotasunik gabe) egiteko gai izan zaitezten», esanez amaitu du Íscarrek.