Itziar Agirrek aldebakarreko arrisku-sistema gisa Ekonomia Itunak duen garrantzia azpimarratu du IACFS 2022 Urteko Konferentzian

Itziar_2.jpg

2022-10-28

 

Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordeak IACFSren (International Association of Centers for Federal Studies) “Berdintasuna, gobernuen arteko transferentziak eta lurraldeen arteko aldeak” jardunaldietan esku hartu du gaur.

Azalpenean Agirrek Ekonomia Itunaren garrantzia nabarmendu du, aldebakarreko arrisku-sistema arduratsu gisa. Erantzukizun fiskalak dakar, bere ustez, “euskal erakundeok gure buruaren mende egotea gure kudeaketaren emaitzak positiboak edo negatiboak izateko”.

Era berean, esku-hartzean balioetsi du zerga-erantzukizuna, “funtsezko elementua den aldetik baliabide publikoak arduraz kudeatzeko; Ekonomia Itunari esker Euskadik bere neurriekin egin die aurre pandemiari eta inflazio-krisiari”, nabarmendu du Itziar Agirrek.