Informazio-oharra: Osasun-zentroetako ordutegiak egokitu egingo dira gabonetako jaiegunetan

2022-12-20

Osakidetzak lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokituko ditu Gabonetako jaiegunetan, zerbitzuaren mantentzea zein Euskadiko anbulatorioetako profesionalen atsedena bermatzeko.

Oro har, arreta-ordutegia 08: 00etatik 17: 00etara izango da. Salbuespenezko kasuetan bakarrik mugatuko da arreta-ordutegia, 15:00ak arte. Ordutegi-egokitzapen hori, gehienez ere, urtarrilaren 10era arte mantenduko da.

Zentroak zabalik egongo diren orduetatik kanpo, osasun-laguntza bermatuta egongo da Osakidetzan, Etengabeko Arretako Guneetan.

Datozen egunetan ordutegien aldakortasuna planteatu daitekeenez –kontuan izan behar da Gabon guztietan ordutegiak egokitzen dituzten zentroak egongo direla, beste batzuk egun zehatzetan bakarrik, eta beste batzuk inola ere–, herritarrek informazioa jaso dezakete ohiko bideen bidez: Osakidetzaren webgunea (www.osakidetza.eus), anbulatorioetako panelak eta informazio-kartelak, eta landa-eremuen kasuan, udaletxeetan ere bai.

Erantsitako dokumentuak jaiegun horietarako aurreikusitako ordutegien laburpena jasotzen du; plangintza hori etengabe berrikusiko da gerta daitezkeen gorabeherei aurre egiteko, hala nola bajei edo ustekabeko absentziei.