Informazio-oharra: Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Haur Onkologiako Unitatea

2022-07-12

ASPANOVAS, AMARA CANTABRIA, ASPANAFOA eta LA CUADRI DEL HOSPI elkarteek Onkologia Pediatrikoko Unitatearen lekualdaketa ekarri duen obrari buruz argitaratutako gutunari erantzuna. Osakidetzako Ezkerralde Enkarterri Gurutzetako ESIko Zuzendaritzak puntu hauek argitu nahi ditu:

 

  • Osakidetzako Ezkerralde Enkarterri Gurutzetako ESIa lan puntualak egiten ari da Haurren Onkologiako solairuko klimatizazioan, eta horrek segurtasun eta erosotasun handiagoa emango die ospitaleratutako haurrei, haien familiei eta osasun-langileei. Obra horiek uztailean eta abuztuan egingo dira, hilabete horietan jarduera asistentziala, normalean, txikiagoa delako.

 

  • Onkologia Pediatrikoko Unitatearen (6. solairua) jarduera beste unitate pediatriko batera eraman da, 5. unitatera, hain zuzen ere, bertan asistentziarekin jarraitu ahal izateko. Obra amaitu ondoren, dagokion solairuan eta unitatean ekingo zaio berriro jarduerari, ohiko kokapenean.

 

  • Onkologia pediatrikoko erizainak (6. solairua) eta 5. solairukoak erizain generalistak edo pediatrikoak dira, eta arlo horretan eskumena dute. Erizaintzan, espezialitate medikoetan ez bezala, ez dago azpiespezialitaterik aitortuta Pediatriako Erizaintza espezialitatean.

 

  • Pediatriako erizaintzako taldeak –5D unitateko eta onkologia pediatrikoko unitateko erizainek osatua– asistentzia bermatzen du.

 

  • Bai ESIko Zuzendaritzak, bai pediatriako asistentzia-arduradunek positibotzat jotzen dugu obrak irauten duen bitartean haur onkologikoak pediatriako eremuaren barruan jarraitzea, oso onuragarria baita gainerako zerbitzu pediatrikoetatik eta laguntza asistentzialeko zein ez-asistenzialeko eremuetatik gertu egotea.

 

 

Barakaldo, 2022ko uztailaren 12a