Inaziotar Bideko EEAAko ordezkariak Loiolan bildu dira

CAMINO_IGNACIANO.jpg

2022-10-27

Jesús García de Cos Euskadiko Turismo eta Merkataritza sailburuordeak eta Maitena Ezkutari, Ramiro Gil, Gloria Pérez eta Marta Domènech Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Kataluniako turismo zuzendariek, hurrenez hurren, Inaziotar Bideko Lan Mahaia osatzen duten ordezkari teknikoekin batera, Inaziotar Bideko erakunde arteko bilera batean parte hartu zuten atzo, urriak 27, osteguna, Azpeitiko (Gipuzkoa) Loiola Zentroko auditoriumean.

Inaziotar Bideak San Ignazio Loiolakoak 1522an (500 urte ospatzen dira) bere jaioterritik, Azpeititik, Kataluniako Manresa hirira egin zuen ibilbidea berregiten du. Erromesaldi hori Loiolan espiritualki bihurtu ondoren hasi zen, eta Jerusalem hiri santua zuen azken helburu.

Hain zuzen ere, Bideak zeharkatzen dituen autonomia-erkidegoek topaketa hau egin nahi izan dute orain arte landu diren ekintzak aurkezteko, egiteke dauden zereginei jarraipena emateko eta 2023rako helburuak finkatzeko, potentzialtasun handia duen eta 5 lurraldeen arteko erakundeen arteko lankidetzaren adibide den turismo-produktu batean.

Horregatik, hartutako erabakietako bat "Experiencias Turismo España" programaren hurrengo deialdirako proiektua aurkeztea izan da. Programa horren helburua da lurralde osoan esperientzia turistiko iraunkorrak, digitalak, integratzaileak eta lehiakorrak garatzen dituzten aktore-sareen proiektuak bultzatzea, honako lan-ildo hauetako baten barruan: INNOVA, INTEGRA, COMUNICACION.

Programa hau Inaziotar Bidea bistaratzeko eta balioztatzeko aukera paregabea da.