Tapia: ekonomia produktiboan eragina duen ikerketa zientifiko-teknologikoa aitortu, ospatu eta sustatu behar da

2022-07-13

  • .Saiburua izan da BRTAk, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak antolatutako “Ikertzaileei Aitortza: Zientzia, Teknologia eta Ekonomia Produktiboa” ekitaldiaren buru
  • Ekimena karrera profesionaleko planen garapenaren testuinguruan kokatzen da, bai eta ikertzaile bikainen aintzatespenaren testuinguruan ere. Emaitza horiek enpresei transferitu ahal izan zaizkie, eta, beraz, eragin positiboa izan dute haien lehiakortasunean.

Gaur goizean egin da lehen aldiz Ikertzaileak Aintzatesteko ekitaldia: Zientzia, Teknologia eta Ekonomia produktiboa. Bertan, BRTA, Basque Research & Technoogy Alliance elkarteko zentro teknologikoetan lan egiten duten 6 ikertzaileren lana balioetsi da.

Ibilbidea kategorian hiru errekonozimendu eman dira. Oihana Otaegui (Vicomtech), Damien Salle (Tecnalia) eta Iñigo Iturriza (Ceit) izan dira saridunak, BRTA aliantzaren zentroetan egindako ibilbide luze eta emankorragatik.

Era berean, Ikerketa-etorkizuna kategorian, orain arte egindako lanagatik eta beren ikerketa-ibilbidean etorkizun oparoa izan lezaketenen artean saritutakoak Marine Reynaud (CIC energiGUNE), Eneko Osaba (Tecnalia) eta Andoni Saez de Ibarra (Ikerlan) izan dira.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izan da, BRTAko presidente gisa, diplomak emateko arduraduna, Rikardo Bueno zuzendari nagusiarekin batera.

Bere hitzaldian, Tapiak nabarmendu du ikertzaile bikainen etengabeko ahalegina eta konpromisoa saritu egin behar dela. “Ikerketa zientifiko-teknologikoa aitortu, ospatu eta sustatu behar da, batez ere ekonomia produktiboan eragin positiboa duena eta aurrerapenen abangoardian egoteko aukera ematen diguna”. Eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten zentro guztietan egiten den lan pertsonala eta talde-lana azpimarratu ditu. “Pertsonak dira gakoa eta taldeak ere bai. Aurrerapen zientifiko-teknologikoak, ikerketaren emaitza guztiak, beti sortzen dira konpromiso indibidual eta bateratu batetik, ikertzaileen eta ikerketa-taldeen lanetik, ikertzen duten pertsonen arteko harremanak ehuntzen dituzten sareetatik. Lankidetzak ideia eta ikuspegi berriak dakartza, konponbide hobeak eta aurrerapen azkarragoa lortzen dira.”
Ekimen hau karrera profesionaleko planen garapenaren testuinguruan kokatzen da, ikertzaile bikainen aintzatespena, enpresei transferitu ahal izan zaizkien eta, beraz, lehiakortasunean eragin positiboa izan duten emaitzekin. Ildo horretan, Tapiak gogorarazi du “egungo egoera ekonomiko zaila dela, eta, horren ondorioz, gure ahaleginak dibertsifikatu eta baliabideak bideratu behar ditugula pandemiak, gerrak eta orain energia-krisiak eta horren ondoriozko inflazioak ezartzen dizkiguten erronkei aurre egiteko”. Epe laburrean, gaur egungo arazoei irtenbideak bilatzeak ezin digu ahantzarazi enpresen lehiakortasuna hobetzen eta ongizate eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzen laguntzeko behar beharrezkoa eta etengabea”.