Idoia Mendia Lehendakariordeari elkarrizketa Radio Euskadin

2022-05-04

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak gaur azpimarratu duenez, apirilean "gure produkzio-sarearen sendotasunaren, lan-erreformaren ondorioen eta une zailenetan enplegua bermatzeko gobernuen apustuaren seinale argiak eman dizkigu".

Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean Mendiak adierazi duenez, "Langabeziak behera egin du lurralde guztietan, berdin egin du gizonen eta emakumeen artean, adin-tarte guztietan, iraupen luze eta laburrekoetan, eta, kasu guztietan, sektore guztietan", eta Gizarte Segurantzan erregistratutako afiliazio-datuaren gorakadari buruz ere hitz egin du, eta horrek "babes handiagoa ematen die lan egiten dutenei".

Halaber, gaurkotasunaren hainbat alderdi aipatu ditu.