Idoia Mendia Lehendakariordeak fronte guztietan indarkeria matxistari aurre egiteko deia egin du

2022-11-25

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak mezu bat helarazi du ostiral honetan bere sare sozialetan eta Sailaren sareetan, emakumeen aurkako indarkeriari fronte guztietan aurre egiteko, "tribunaletatik ekintza politikora, eskoletatik lanera, babesetik prebentziora". "Jakin dezatela mehatxatutako guztiek erakundeok ateak irekitzen dizkiegula, ez dutela erasotzaileekin kateatu behar. Justizia, berdintasun, demokrazia kontua da, denok aske sentitzea".

Lehendakariordeak bideo batean azaldu du zer neurriren bidez laguntzen duen Sailak mendekotasun ekonomikoa desagerrarazten; izan ere, "askotan, biktimek ezin dute erasotzaileengandik urrundu". Neurri horien artean daude soldata-arrakalaren aurkako borroka eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea, indarkeria matxistaren, gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimei eskubide hori errazten diena.