"Datozkigun erronkei aurre egiteko erabakiak hartzea dagokigu", adierazi du Azpiazuk Ceprede erakundearen Sei Hilez Behingo Batzarraren inaugurazioan

2022-05-19

 “Gaur, erabaki egokiak hartzea dagokigu, gure erakundeak gai izan daitezen mundu-mailako erronkei aurre egiteko. Trantsizio digitala, ingurumen-trantsizioa eta trantsizio soziala. Zuen zeregina [Ceprede erakundeari zuzendua] ezinbestekoa da ikuspegi zuzenarekin asmatzeko”.

Egungo egoera hau aukera bihurtzea oinarri duen mezu horrekin eman dio hasiera, gaur goizean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak gaur eta bihar Donostian garatuko den CEPREDE erakundearen 82. Aurreikuspen Ekonomikorako Sei Hilez Behingo Batzarrari: “Inflazioaren itzulera”.

Azpiazuk aitortu du ekitaldi horretara bertaratzeak “déjà vu” moduko bat eragin diola. Izatez, duela 28 urte, 1994ko maiatzean, Sei Hilez Behingo Batzarraren anfitrioia izateko aukera izan zuen, eta, gainera, leku berean, Costa Vasca hotelean. Une hartan, ordea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintzako zuzendari gisa esku hartu zuen.

“Batzar honen eta duela ia hiru hamarkada toki honetan bertan egin zen batzarraren arteko paralelismoen gaiari berriro helduz, esango dut kasu hartan ere krisi geopolitiko batek baldintzatzen zuela errealitate makroekonomikoa”, eman du aditzera Azpiazuk.

Egungo egoeran oinarrituta, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak hau adierazi du: “munduko ekonomien interkonexio eta konplexutasun handiagoko egoera berri honetan, kezkatzeko moduko beste elementu batzuk sortu dira, hala nola Ukrainako gerra, inflazio bizia, hornidura-kateetako arazoak eta abar. Elementu horiek guztiek ziurgabetasun handia eragiten dute, eta inoiz baino beharrezkoagoa da CEPREDEren lana, argi pixka bat eman dezan politikaren bidean, oro har, eta ekonomiaren bidean, zehazki”.

Azpiazuk adierazi duenez, Batzorde honen eta duela ia hiru hamarkada toki horretan bertan egin zenaren arteko paralelismoen gaiari helduz, aipatuko dut kasu hartan errealitate makroekonomikoa ere krisi geopolitiko batek baldintzatzen zuela.

Gaur egun, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak nabarmendu du planetako ekonomien konplexutasun eta interkonexio handiagoko panorama berri honetan kezka-elementu berriak sortu direla, hala nola Ukrainako gerra, inflazio gaingabetua, hornidura-kateetako arazoak eta abar, ziurgabetasun handia sortzen dutenak eta CEPREDEren lana inoiz baino beharrezkoagoa egiten dutenak, politika orokorraren eta bereziki ekonomikoaren bidean argi pixka bat emateko.