Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek "Geruzak" proiektuaren aurkezpenean parte hartu du

Argitalpen-data: 

GERUZAK.png

Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko ikus-entzunezko sorta eta webgunea biltzen dituen egitasmoa da Geruzak eta ELKAR argitaletxeak eta JAKIN Fundazioak elkarlanean sortu dute, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren laguntzarekin. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin den aurkezpenean parte hartu du gaur Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek. 

 Oraingoz sei ikus-entzunezko tematiko osatu dira gazteak protagonista direla. Ikus-entzunezkoak tematikoak dira eta gazteen kezkei erantzuteko elkarrizketa espazio bat eskaintzea eta gazteei ahotsa ematea dute helburua.

Miren Dobaranek aurkezpenean adierazi duenez "Kultura eta Hizkuntza Politika sailetik argi ikusi genuen GERUZAK egitasmoaren bitartez, kapaz izango ginela kalitatezko ikusentzunezkoak on line eta doan eskaintzeko. Gainera, jorratuko diren gaiak bat datoz gure sailburuordetzak landu behar dituen zeharlerroko gaiekin: feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzeko ikusentzunezkoak dira jorratu direnak eta oraindik datorren urtean ere bilduma osatzen joango da. Eta bada modu bat ere gai hauen inguruan aurreratu den guztia era erakargarri batean zabaltzeko. Gazteak dira gure xede taldea eta gazteekin jorratzen ari da egitasmoa, beraz,  gazte anitzen iritzietatik eraikitako proiektu zabala da Geruzakena”. 

Informazio gehiago hemen