GPS/GNSS sareko muntaketa-puntuen izena aldatzea

Argitalpen-data: 

Geodesia Sistemaren Batzorde Espezializatuaren Atari Komuneko Lan Azpitaldeak hartutako erabakiaren arabera (2022ko otsailaren 11n bildu zen), Espainiako GNSS sare aktibo guztietarako multikonstelazio motan (GPS+GLONASS+Galileo+BeiDou) igorritako muntaketa-puntuen izenak estandarizatu egin behar dira.

Horrela, trantsizio-aldi bat irekiko da Euskadiko GPS/GNSS Sarean, 2022ko urriaren 1era arte; bertan, nomenklatura berria eta egungoa egongo dira. Erabiltzaile guztiei gomendatzen zaie aldaketa ahalik eta lasterren egitea; izan ere, aldi hori amaitutakoan, nomenklatura berria baino ez da mantenduko.

RTCM 3.X (MSM5) estazio sinplea muntatzeko puntu berriek, baita RS RTCM 3.x (MSM5) eta i-MAX RTCM 3.x (MSM5) sare birtualeko soluzioek ere, M bat izango dute egungo izenaren atzean. Adibidez: AMUR3 -> AMUR3M, VRS3 -> VRS3M edo IMAX3 -> IMAX3M