Gorlizko pauso erronka

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Gorliz pauso erronka

Eguraldi ona datorrela aprobetxatuz, Gorlizko Udalak Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzuarekin batera, pauso erronka kooperatiboa abiarazi du Gorlizko herritarrak ibiltzera animatzeko. Erronkaren helburua ahalik eta urrats gehien gehitzea da, parte-hartzaile guztien artean "Tour" bat osatu ahal izateko Europako hiriburu nagusietan zehar. 

Erronkak maiatzaren 10etik ekainaren 28ra arte izango du iraupena eta parte-hartzea doan izango da pertsona guztientzat. Gainera, hiru gastronomia-saski zozketatuko dira erronkaren amaieran. 

Erronka dinamizatzeko Active Parks app-a erabiliko da. Aplikazioak automatikoki jasotzen ditu egindako urratsak, eta, gainera, hedapen-kanalaren bidez, ibilitako kilometroen berri emango die herritarrei.

Oso ekimen polita aktibatzeko!