Gogobetetasun-inkesta orientazio zerbitzuentzat

Argitalpen-data: 

gogobetetasun-inkesta

Urtero jarduera fisikoko orientazio zerbitzuen emaitza aipagarrienak argitaratzen ditugu. Adierazleen artean orain arte ez dugu erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko daturik eskaini. Zerbitzu batzuetan adierazle hori jasotzen dela badakigu baina beste batzuetan ez.

Proposamen hau luzatzen diegu orientazio zerbitzu guztiei erabiltzaileen gogobetetasuna neur dezaten. Proposamenaren helburua da, alde batetik, tresna bat eskaintzea orain arte neurketarik egin ez dituzten zerbitzuei, eta bestetik, datu bilketa bateratzea eta, ahal den heinean, denok galdetegi bera edo antzekoa erabiliz.

Badakigu gogobetetasun maila altua dela baina neur dezagun eta jendarteari erakutsi horrela dela datuen bidez.