Gobernu Kontseiluak Juan Carlos Ibarrola Lanbideko Prestakuntza zuzendari izendatzea onartu du, Jesus Losadaren erretiroa dela-eta (Gobernu Bilera 2022-1-25)

fotoconsejo.jpg

2022-01-25

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Juan Carlos Ibarrola Lanbideko Prestakuntzako zuzendari izendatzea onartu du, Jesús Losadak otsailean 1ean erretiroa hartuko duela aurreikusita.

Ibarrola Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Marketin Masterra du EHUn. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena lotuta egon da Hobetuz Lanbide Heziketarako Euskal Fundazioarekin, hau sortu zenetik, eta 1997an Bizkaiko lurralde-zuzendaritza hartu zuen bere gain, 2010etik zuzendari kudeatzaile izateko. 2020an Lanbiden hasi zen lanean, Enplegurako Lanbide Heziketaren Zerbitzuko koordinatzaile gisa. 

Azken urte honetan, Idoia Mendia lehendakariordeak proposatu eta Gobernu Kontseiluak ekainean onartu zuen dekretuari jarraiki, Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritza berri bat sortu zen, ordura arte Prestakuntzari lotua, eraginkortasun handiagoa izan zedin Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko eta planifikatzeko; azken hori, hain zuzen, euskal integrazio eta transferentzia osoko agindu gisa sartu zen. 

Hala, Losada Prestakuntza Zuzendaritza birbideratzen hasi zen Ibarrolak bere gain hartu beharko dituen erronka berrietara, kontuan hartuta 2030eko Euskal Enplegu Estrategiak langileen etengabeko prestakuntza behar gisa jartzen duela kalitatezko enpleguak mantendu eta eskuratu ahal izango dituztela bermatzeko, eraldaketa azkartuko prozesuetan dauden enpresen eskakizunetara doituta, eta prestatzen ari den Euskal Enplegu Sistemaren Legean, Lanbidek bermatuta, eskubide subjektibo gisa jasoko dela.