Gobernu Kontseiluak emakumeen kirola eta lehiaketak bultzatzeko hiru dirulaguntza onartu ditu gaur (Gobernu Bilera 2022-6-21)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gaurko Gobernu Kontseiluak dirulaguntzak onartu ditu Itzulia Basque Country Women, Emakume Master Cup eta Emakumeen XII. Euskal Herri Kopa probak eta lehiaketak finantzatzen laguntzeko. Gobernu Kontseiluak onartutako hiru diru-laguntzen helburua da emakumeen kirola, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta goi-mailako kirola sustatzea.

Itzulia Basque Country Women, maiatzean ospatu zen UCI World Tour Women talde guztien partaidetzarekin eta emakumezkoen txirrindularitza egutegiko proba garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Proba horrek 499.000 euroko aurrekontua izan zuen, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak laguntza eman dio proba antolatzen duen Euskadiko Txirrindularitza Elkarteari 20.000 euroko zuzeneko dirulaguntza emanez.

Bestalde, Emakume Master Cup Elkartearentzat beste 20.000 euroko diru-laguntza bat onartu da, pilotako Emakume Master Cup Zirkuitua antolatzeko. Zirkuitu hau hiru torneok osatzen dute (binakakoa, 4 t 'erdikoa eta Hiru Hiriburuak txapelketa).

Hirugarrenik, Gobernu Kontseiluak 35.000 euroko dirulaguntza onartu du Donostiako Sei Herri Kirol Elkartearentzat, XII. Euskal Herria Kopa antolatzeko gastuak finantzatzeko. Emakumezkoen bi futbol txapelketa izango dira, 12 partida guztira, alde batetik Iberdrola Ligan parte hartzen duten euskal taldeen artean, eta bestetik, Espainiako eta Iparraldeko ligako taldeen artean.