Gobernu Kontseiluak 5 milioira igo ditu Ukrainako gerraren ondorioz Gizarte Ekonomian ekiteko laguntzak (Gobernu Bilera 2022-9-27)

fotoconsejo.jpg

2022-09-27

 

Gobernu Kontseiluak Gizarte Ekonomian ekiteko 5.045.000 euroko laguntza-agindu bat onartu du gaur. Ukrainako gerrak eragindako afekzioen eta Errusiari ezarritako zigorreen ondorioz, hasieran aurreikusitako 3 milioiko partida bi milioi gehiago handitu da. 

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, laguntzak bost kapitulu desberdin finantzatzeko izango dira. Alde batetik, bultzatu eta indartu nahi da gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko eta sendotzeko euskal sare publiko-pribatua, bai eta gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzeko eta berriki eratu direnak sendotzeko ere. 

Aurreko deialdiekiko alde nagusia Ukrainako gerrak eta Errusiari jarritako zigorrek eragin dute. Horregatik, deialdi honek ekintzailetzarako laguntzak aurreikusten ditu arrazoi horrek eragindako Gizarte Ekonomiako enpresentzat. Era berean, Gizarte Ekonomiaren forma duten energia-komunitateak sortzeko eta finkatzeko dirulaguntzak jasotzen dira. 

2021eko deialdiak 2,78 milioi euroko aurrekontua izan zuen.