Gobernu Kontseiluak 180.000 euroko laguntzak onartu ditu turismo-elkarteentzat (Gobernu Bilera 2022-11-29)

fotoconsejo.jpg

2022-11-29

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadiko turismo-sektoreko elkarteentzako 180.000 euroko dirulaguntza batzuk onartu ditu gaur Gobernu Kontseiluan. Euskal turismo-sektoreko elkarteak funtsezko elementuak dira sektorearen suspertze ekonomikoan. Bai pandemiaren etaparik kritikoenetan, zeinetan ezinbestekoa izan baita erresistentziako politika instituzionalekin lankidetzan aritzea, bai orain, sektorea suspertzeko fasean.

Horiekiko elkarrizketa eta lankidetza egonkorra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren helburua da, datozen erronken aurrean. Gainera, eragile esanguratsua dira 2030erako Turismo Jasangarriaren Euskal Estrategian. Estrategia hori prestatzeko fasean, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzen dira aktiboki, eta, azkenean, kohesiorako eta sustapenerako elementu dira.

Diruz lagundutako elkarteak honako hauek dira: Aktiba, Euskadiko Turismo Aktiboaren eta Abenturazkoaren sektorea ordezkatzen duena; OPCE Euskadi, Euskadi MICE eremuan bultzatzen duena (ekitaldiak, kongresuak, bilerak, konbentzioak eta azokak antolatzea eta egitea); Nekatur, Euskadiko Landa Ostatuen Elkartea, landa-ingurunean bildutako produktuen (ostatuak eta zerbitzuak) garapena sustatzen duena; eta Atrae, Euskadiko 29 agentzia hartzaile biltzen dituena eta Euskadiren interes ekonomikoak eta garapenekoak defendatzen eta sustatzen laguntzea bilatzen duena, bidaia antolatuetarako turismo-helmuga gisa.