Gobernu Kontseiluak 1,13 milioi euro onartu ditu Gizarte Ekonomiarako laguntzetan (Gobernu Bilera 2022-7-19)

fotoconsejo.jpg

2022-07-19

Gobernu Kontseiluak 1,13 milioi euroko laguntzak onartu ditu gaur Gizarte Ekonomiarako, zehazki prestakuntza eta laguntza teknikorako. Dirulaguntza horiek bat egiten dute Enpresen Gizarte Erantzukizuna hedatzeko hilabete honetan bertan berretsitakoekin. Oraindik osatu gabe dago, baina laster onartuko dira Ukrainako gerrak Gizarte Ekonomiako enpresetan izango dituen ondorioak arintzera bideratutako laguntzen sorta. 

Laguntzen lehenengo deialdia gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko da, eta 440.000 euroko zuzkidura du. Zehazki, honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira laguntzak: Urteko Kudeaketa-Plan bat egitea eta ezartzea; bazkideei bermeak emateko aldez aurreko ekonomia- eta finantza-azterketa egitea; Kooperatiben eta Lan-Sozietateen merkataritza-kudeaketari buruzko berariazko aholkularitza ematea; gerentziari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea; zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko planak; erakundeak eraldatzeko tresna berriak ezartzea; enpresen digitalizazio- eta ingurumen-beharren diagnostikoa egitea; digitalizatzeko tresnak ezartzea; eta ingurumen-arloko hobekuntza-ekintzak ezartzea. 

2021eko deialdian 250.000 euroko zuzkidura egin zen helburu horretarako, eta osorik banatu ziren. 67 diru-laguntza eskaera aurkeztu ziren, 83 kudeaketa-tresna egiteko eta ezartzeko aukera eman zutenak. 

Era berean, 697.000 euro onartu dira gizarte-ekonomiako prestakuntzarako. Kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko prestakuntza-jarduerak izan daitezke unibertsitate-(aurreko-) eta/edo sozietate-eremuan, unibertsitate-eremuan, bai eta dibulgazio- edo ikerketa-jarduerak ere. 2021ean 560.814 euroko laguntzak eman ziren.