Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak bat egin du Euskaraldiarekin

Euskaraldia_Gobernanza_1.JPG

2022-11-04

Beste behin ere Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak bat egiten du euskararen aldeko konpromisoarekin, eta bat egiten du Euskaraldiaren alde. Saileko 50 bat langile eta karguk babesa eman diote Lakuako egoitzan gure hizkuntzarentzako mugarri garrantzitsu honi.

Olatz Garamendi Sailburuak ere parte hartu du ekitaldian, eta Euskaraldiaren garrantzia nabarmendu du “euskararentzako guneak irabazteko, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera eta zabalkundea sustatzeko”, aurtengo ‘Hitzez ekiteko garaia' leloak dioen bezala.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko den Euskaraldiaren hirugarren edizioan parte hartzera gonbidatu ditu Garamendik euskal herritarrak eta era guztietako erakunde eta taldeak. Hauek urriaren 31ra arte eman ahal izango dute izena Ariguneetan; aitzitik, Belarriprest eta Ahobizi izan nahi dutenek Euskaraldia hasi arte izango dute izena emateko epea.

Euskararekiko eguneroko konpromisoari leial, Sailak intentsitate bereziz biziko ditu Euskaraldiaren ospakizunak, euskarak guztiok behar gaituelako kontzientzia osoarekin.