Global Matrix 4.0: zalantzarik gabe GEHIAGO EZAGUTU BEHAR DUGU

Argitalpen-data: 

Mikel Bringas.

Gaur aurkeztu da Abu Dhabin Global Matrix 4.0 Mundu mailako txostena da, 57 herrialderen ebaluazioan oinarritua.

Global Matrix ekimena Active Healthy Kids Global Alliance erakundeak zuzentzen du. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta mundu osoan haur eta gazteen artean jarduera fisikoa sustatzen laguntzen duten ikertzaileek, osasun-profesionalek eta eragileek osatzen dute.

Edizio honetan, Global Matrix 4.0, parte hartu dugu bateratutako prozedurei jarraituz EAEko txostena sortzeko. Eskuragarri dauden daturik onenak erabiliz, hurrengo hamar (guk beste bat gehitu dugu: loa) adierazleak ebaluatu ditugu:

  • Jarduera fisiko orokorra.
  • Parte hartzea antolaturiko kirolean.
  • Jolas aktiboa.
  • Joan-etorri aktiboak.
  • Jokaera sedentarioak.
  • Sasoi fisikoa.
  • Familia eta lagunak.
  • Ikastetxeak.
  • Komunitatea eta ingurunea.
  • Politika publikoak.

Eusko Jaurlaritza, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkar-lanean aritu gara gure txostena osatzeko.

Gure txostenak agerian utzi zuen gure lurraldean ez dagoela kalitate-datu nahiko. Ezinezkoa da ebidentzian oinarritutako politikak sortzea, egungo errealitatea ezagutzeko informazio baliagarririk ez badago.

Taula honek EAEren eta gainerako herrialdeen arteko konparazioa erakusten du. Zoritxarrez, datu gutxien dituen herrialdea gara.

Zalantzarik gabe, gehiago ezagutu behar dugu.

Zorionez, arazoaren konponbidearen parte diren bi ekimen jarri dira abian: azelerometria azterketa bat eta sasoi fisikoa monitorizatzeko sistema bat (Eusfit Mugiment).

Mila esker Marc, Salomé, Iryna, John, Susana, AHKGA kideei eta gure txostena osatzen lagundu diguten guztiei.