Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordea (2022/5/30)

2022-05-30

Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariak Eusko Legebiltzarrean honako hau esan du: “EAEko gizartea sexu- eta genero-aniztasunaren alde dago, baina joera batzuek erakusten dute onarpen hori neurrizkoagoa dela errealitate intersexualez eta transexualez hitz egitean herritar homosexualez eta bisexualez hitz egitean baino"

Berdindu Lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen (LGTBI) arretarako Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuaren jarduerari dagokionez, Hernandok esan du arreta jasotzen duten kontsulta gehienak sexu- eta genero-identitatearekin, izena aldatzeko betekizunekin eta tratamendu hormonalaren prozesuekin lotuta daudela.