Gipuzkoako Aldundiko dirulaguntzak jarduera fisikoa sustatzeko 2022

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

irudia dirulaguntzak Gipuzkoa

Dirulaguntza honen xedea da Gipuzkoako toki erakundeei diru laguntzak ematea, Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko.

Diruz lagunduko dira 2021-2022 denboraldian egingo diren programa hauek:

-KOZ – Kirol Orientabide Zerbitzua (A.4.a)

-Lan bizitza eta familia jarduera fisikoa bateragarri egitera zuzendutako esku hartzeko programak (A.4.b)

-65 urtetik gorako herritarren artean jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.c)

-Nerabeen artean (12-18 urte) jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.d)

-Udalerri txikietan kirol programak ezartzea (A.4.e)

-Emakumeok Mugimenduan kanpainarekin lotuta, emakumeentzako kirola edo Jarduera fisikoko programak garatzea (A.4.f)

Laguntzaren zenbateko osoa 250.00€ da eta eskatzeko epea uztailaren 6an amaituko da.

Info +