Gazteen Euskal Behatokiaren azken online inkestetan parte hartu duten gazteei eskainitako sarien zozketen emaitzak

Argitalpen-data: 

GaztePanela

Abenduaren 20an indarkeriari buruzko online inkestan parte hartu zuten gazte guztiei eskainitako sarien zozketa egin zen. Inkesta abenduaren 1etik 12ra bitartean egin zen.

Ondoren, abenduaren 22an, etorkizuneko itxaropenei buruzko online inkestan parte hartu zuten gazteei eskainitako sarien zozketa egin zen. Inkesta hori abenduaren 15etik 20ra bitartean gauzatu zen.

Bi zozketak Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan egin ziren, eta bertan Gazteen Euskal Behatokiko teknikariak eta inkestak online administratzeaz arduratu den Ingartek Consulting S.L. enpresako ordezkariak egon ziren.

Zozketa horietan, sari bakoitzaren kode irabazleak atera ziren, inkestak bete ahal izateko pertsona bakoitzari esleitutako kodeekin bat datozenak. Ondoren, kode horiek zegozkien pertsonen nortasuna egiaztatu zen. Hauek dira irabazleak:

SARIAK 1. ZOZKETAREN IRABAZLEAK 2. ZOZKETAREN IRABAZLEAK
Patinete elektrikoak Aitor Velez Elixabet Jimenez
Sakeleko telefonoak Amaia Labaien Maider Murua
Tabletak Ane Aguado Ane Gonzalez

Eskerrik asko inkesta hauetan parte hartu duten gazte guztiei eta zorte on hurrengoan!