Ganivet ikastetxeko patioa eraldatzeko proiektuaren emaitzak

Argitalpen-data: 

albistea-ganivet-patioa

Aurreko sarrera batean Gasteizko Ángel Ganivet ikastetxeak patioa eraldatzeko prozesu batean murgilduta zegoela kontatu genizuen.

Orain prozesuaren emaitzak ikus daitezke.

2018-2019 ikasturteaz geroztik, Ganivet Herri Ikastetxeko hezkuntza eraldaketa prozesu sakon batean murgilduta dago.

Ikastetxeak 40 urte baino gehiago ditu eta espazioen banaketa ez zegokion une sozialari eta egungo beharrei. Planteamendua aspaldikoa zen, asfaltoak espazio osoa hartzen zuen bestelako joko-elemneturik gabe. Gainera, genero-karga handia zuen, baloiarekin egiten ziren joko lehiakorren mesedetan, beste espazio, joko eta jarduera batzuen kaltetan. 

Lau urteotan, eskola komunitatearen borondatezko lanari esker, eta Eusko Jaurlaritzatik eta Gasteizko Udaletik jasotako dirulaguntzei esker, hainbat esku hartze egin ahal izan dira patioan. 

Irudiek erakusten duten bezala, proiektua oso aberasgarria izaten ari da eta etekinak agerikoak dira. Eskolako txikiek espazio eta aukera berriak dituzte patioaz gozatzeko haien ikaskuntza prozesuen mesedetan.

Hala ere, prozesuak aurrera darrai!