EUSTATen, Gizarte Segurantzako Institutuaren eta Itsasoko Gizarte Institutuaren arteko hitzarmena, estatistika-helburuetarako informazioa trukatzeko (Gobernu Bilera 2022-3-15)

fotoconsejo.jpg

2022-03-15

Astearte honetako Gobernu Kontseiluak, bere baimenarekin, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN), Itsasoko Gizarte Institutuaren (IGI) eta Eustaten arteko hitzarmena gauzatu du, estatistika-helburuetarako informazioa trukatzeko. 

Helburu horrekin, hitzarmen honen xedea da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta IGIk kudeatzen duten informazioa estatistikarako soilik erabiltzeko Euskal Autonomia Erkidegoak, Gizarte Prestazio Publikoen eta/edo Gizarte Txartel Digitalaren Erregistroan jasota dagoen informazioaren edukiari, baldintzei eta prozedurei buruzko lankidetzarako esparru egonkorra eta aldizkakoa ezartzea, titulartasuna GSINren esku dagoelarik. 

IGIk, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren erakunde kudeatzailea den heinean, Araubide horretako Gizarte Prestazio Publikoen Erregistroan jasotako datuak GSINek laga ditzan adostasuna ematen du. 

Lagatzen eta tratatzen diren datuak isilpekoak eta sekretuak izango dira. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoak konpromisoa hartzen du izaera horri zorrotz eusteko eta informazioak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoen eskubideak babesteko, haien anonimotasuna bermatuko duten prozedurak ezarriz. 

Hitzarmen honek lau urteko iraupena izango du eta beste lau urtez luzatu ahal izango da gehienez ere, baldin eta alderdiek aho batez hala erabakitzen badute hitzarmena amaitu aurretik. Halaber, bertan aurreikusitako jarduerek ez dute inolako kosturik sortuko.