Eusko Jaurlaritzaren Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak azken hiru hamarkadetan 55.000 pertsonari baino gehiagori sufrimendua gainditzen lagundu die

2022-05-19

  • Bilboko Justizia Jauregian egingo da BLZen 31. urteurrena. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria izango dira bertan, besteak beste
  • Ekitaldian ETBren ‘Aquí y Ahora’ programako ‘De víctimas a sobrevivientes’ dokumentalean jasotako biktimen eta profesionalen testigantzak proiektatu dira
  • 2021ean, Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzaren mendeko Zerbitzuak 1609 biktima berri jaso zituen eta 2829 biktima artatu zituen

 

Bilbo, 2022/05/19

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Bilboko Justizia Jauregian izan da gaur arratsaldean, Justizia Zuzendaritzaren mendeko Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrenaren ospakizunean. Artolazabal Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari Iñaki Subijanarekin egon da. Ospakizun honetan, jendeaurrean aitortu da Antonio José Perdices BLZko legelaria ekitaldi hunkigarri batean, bere inplikazioagatik eta konpromisoagatik.

“Hiru hamarkada daramatzagu biktimen alde lanean; harro nago horretaz”, esan du Artolazabal sailburuak.

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua 1991n sortu zen, eta Estatuan mota horretako zerbitzuetan beteranoena da. 31 urte hauetan zehar, BLZko taldeak, Zuzenbide, Gizarte Lan, Psikologia eta Administrazioko profesionalek osatua, 55.000 biktima baino gehiago artatu ditu. Horientzat, sailburuak eskerrak eman dizkie “gure zerbitzuan konfiantza jartzeagatik”.

“BLZk laguntza profesionala ematen du sufrimendu paralizatzailea min jasangarri bihur dadin; sufrimentutik minera, bizitzen jarraitzeko, ahaztu gabe, baina zoriontasunaren bila etengabe aurrera egiteko. Sufrimendutik ateratzea eta bizitzeko gogoa berreskuratzea”, esan du Artolazabalek.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ere gogorarazi du Biktimari Laguntzeko Zerbitzua zerbitzu aitzindaria eta aurreratua dela, eta biktima izaera ezin dela “etiketa iraunkor” bihurtu. Puntu honetan, BLZk aktibo dituen programak aipatu ditu: “Genero-indarkeriaren biktimentzako akonpainamendu psikosozialeko programa, Zurekin espezializatuaren jatorrian dagoena; biktimizatuei esparru judizialean laguntza psikosoziala emateko programa, eta kartzelatik ateratzearen ondoriozko espetxe-komunikazioen programa”.

Artolazabalen hitzaldiaren amaieran, hau ziurtatu du: “BLZ gure politika publikoetarako funtsezko tresna berritzailea da, biktima gure arreta guztien erdigunean jartzen duena”.

Eider Hurtado kazetariak aurkeztu du Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrena ospatzeko ekitaldia. Eider Hurtadok, aldi berean, De víctimas a supervivientes dokumentala zuzendu du, eta ETBk gaur bertan emango du Aquí y Ahora programan, 22:30ean.

Lan honetan, Hurtadok hainbat delituren (erasoak edo sexu-abusuak, besteak beste) biktimen testigantza jaso du, baita BLZko profesionalena ere, hala nola Lourdes Lorente Zerbitzuko kordinatzailearena eta Juan Luis Fuentes Irse erakundeko gerentearena. “BLZ doako eta borondatezko zerbitzu unibertsala da, eta delituren baten biktima izan diren edo sentitu duten pertsonei informazioa, laguntza, orientazioa eta arreta ematen die. Egoera horrek zaurgarritasun-egoeran jar ditzake”, azaldu dute profesionalek.

2021eko datuak

Iaz, BLZko profesional-taldeak 1609 biktima berri hartu zituen, eta dagoeneko hasitako 1220 espedienteei gehitu zitzaizkien, guztira 2829 biktima artatu arte; horietatik, 2412 emakumeak ziren eta 417 gizonak.


 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

2021 URTEA

266

923

420

1.609

2021 BAINO LEHENAGO

158

846

216

1.220

GUZTIRA

424

1.769

636

2.829

 

 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

EMAKUMEAK

377

(%88,92)

1.505

(%85,08)

530

(%83,33)

2.412

(%85,26)

GIZONAK

47

(%11,08)

264

(%14,92)

106

(%16,67)

417

(%14,74)

GUZTIRA

424

1.769

636

2.829

 

 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

< 18

9

(%2,12)

101

(%5,71)

24

(%3,77)

134

(%4,74)

18-30

66

(%15,57)

359

(%20,29)

116

(%18,24)

541

(%19,12)

31-40

100

(%23,58)

379

(%21,42)

125

(%19,65)

604

(%21,35)

41-50

134

(%31,60)

399

(%22,56)

152

(%23,90)

685

(%24,21)

51-60

63

(%14,86)

216

(%12,21)

111

(%17,45)

390

(%13,79)

61-70

29

(%6,84)

164

(%9,27)

31

(%4,87)

224

(%7,92)

> 71

16

(%3,77)

67

(%3,79)

32

(%5,03)

115

(%4,07)

ZEHAZTU GABE

7

(%1,65)

84

(%4,75)

45

(%7,08)

136

(%4,81)

GUZTIRA

424

1.769

636

2.829

 

 

IZAPIDETUTAKO ESPEDIENTEAK [1]

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

GENERO INDARKERIA

308

1.203

359

1.870

FAMILIA BARRUKO INDARKERIA

86

295

149

530

PERTSONEN AURKAKO DELITUAK

62

252

99

413

ONDAREAREN AURKAKO DELITUAK

13

74

6

93

SEXU-ASKATASUNAREN AURKAKO DELITUAK

38

221

107

366

ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK

2

4

1

7

DELITU OROKORRAK [2]

11

173

24

208

GUZTIRA

520

2.222

745

3.487

 

[1] Espedienteak kategorien arabera sailkatzen dira. Kategoria horiek biktimizazio-arrazoiak biltzen dituzte, eta BLZren lanaren adierazgarri dira.

[2] Delitu orokorrak: beren eginkizunetan edo biktimizazioan gainerako kategoriekin zerikusirik ez duten delituak dira.