Eusko Jaurlaritzak orube bat erosi du Bilbon alokatzeko 46 etxebizitza babestu eraikitzeko (Gobernu Bilera 2022-11-29)

fotoconsejo.jpg

2022-11-29

Gobernu Kontseiluak, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak eskatuta, Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietateari orube bat erosteko oniritzia eman du, alokatzeko etxebizitza babestuen promozio bat eraikitzeko.  

Otxarkoagako Aixe Ona eremuan kokatuta dagoen orubeak 439,88 metro karratuko azalera du, eta alokatzeko 46 etxebizitza babestu izango dituen eraikina eraikiko du bertan Visesak.  

Orubea 140.779 euro gehi BEZa ordainduko da, eta horrekin osatuko da Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Otxarkoagan, Bilbo Zaharrean eta Miribillan alokatzeko babes ofizialeko ehun bat etxebizitza sustatzeko egindako lankidetza-hitzarmena garatzeko lursailak eskuratzeko prozesua, Cortés kalean 23 etxebizitza eraikitzeko eta Gimnasio kalean beste 12 etxebizitza eraikitzeko berriki lagatako 2 orubeei batuko baitzaie.