Eusko Jaurlaritzak MAE Inbertsioaren laguntzen esparrua osatzen duen ArdoINB laguntza argitaratu du, 1.110.000 eurokoa (Gobernu Bilera 2022-10-25)

fotoconsejo.jpg

2022-10-25

 

  • Mahastizaintza- eta ardogintza"enpresentzat, ekoizleen elkarteentzat eta lanbide arteko erakundeentzat
  • Laguntza minimis laguntzen araubideak arautzen du

Eusko Jaurlaritzak ArdoINB laguntza onetsi du, 1.110.000 euroko zuzkidurarekin, 2022ko MAE Inbertsioa programaren finantzaketa handitzeko, eta, hala, nahiz eta betekizunak bete, aurreko deialdian funtsak agortzeagatik laguntzak jaso ezin izan dituzten enpresen eskabideei erantzun ahal izateko.

Laguntza honen xedea da mahastizaintza" eta ardogintza"sektorean egiten diren inbertsioei laguntzea, enpresen errendimendu globala hobetzeko, merkatuaren eskakizunetara egokitzeko eta lehiakortasuna areagotzeko.

Laguntza Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu batek arautzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da osorik. Hala, enpresa bati emango zaion laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, 200.000 eurokoa izango da hiru zerga-ekitalditako edozein alditan.

Enpresa hartzaileak honako hauek dira: mahastizaintza- eta ardogintza"enpresak, mahastizaintza eta ardogintza arloko ekoizleen erakundeak, bi ekoizle edo gehiago biltzen dituzten elkarteak (izaera juridikokoak), eta lanbide arteko erakundeak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Honako ekintza hauen kostuak lagundu daitezke diruz:

  • Ondasun higiezinak eraikitzea, erostea edo hobetzea.
  • Makina eta ekipamendu berriak erostea, produktuaren merkatuko balioa bitartean.
  • Letretan jasotako gastuei lotutako kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak eta bideragarritasun"azterlanak, inbertsio-eragiketarako onartutako aurrekontuaren % 8ko mugarekin.
  • Ordenagailuetarako euskarri logikoak erostea edo garatzea; patenteak, lizentziak, egile-eskubideak erostea eta marka kolektiboak erregistratzea.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako titularrari zuzenduko zaizkio. Euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkeztuko dira, eta eskabideak, justifikazioak eta gainerako dokumentazioa nola izapidetu jakiteko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektroniko honetan eskura daitezke:

https://www.euskadi.eus/servicios/ (Ref: 1091804)

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/ (Ref: 1091804)