Eusko Jaurlaritzak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2022ko diru-laguntzen plan estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2022-3-15)

fotoconsejo.jpg

2022-03-15

  • Plan onura publikoko edo interes sozialeko jardueretarako laguntzak aurreikusten ditu
  • Diru-laguntzak aurreikusten ditu banda zabaleko sareak sustatzeko, adimen artifiziala sustatzeko, jarduera sindikalari finantza-laguntza emateko edota Open Data Euskadi webgunea zabaltzeko 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 2022an deialdi bidez eman behar dituen diru-laguntzen aurreikuspena, bai eta Sailak eman behar dituen laguntza zuzenak eta izendunak eta sariak ere. Diru-laguntzen plan estrategikoa bere eskumeneko gaiekin zerikusia duten onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak sustatzera zuzenduta dago. Era berean, informazio publikorako sarbidea ahalbidetu nahi du gardentasunaren eta gobernu onaren praktiken ikuspegitik. 

Planak honako hauek biltzen ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen egoitza den aldetik Gasteizko hiri sustatzea; udal erakundeetan toki autonomia garatzea; euskal fundazioen lege-betebeharrak betetzea erraztea; Open Data Euskadi webgunea ezagutaraztea; herritarren ekimenak sortutako balio publikoa aitortzea; Euskal Zuzenbide Zibilari eta Autonomikoari buruzko zabalkunde publikoa egitea; edo jarduera sindikalari finantza laguntza ematea. 

Era berean, maila teknologikoago batean, Euskadiko herriguneetan banda zabaleko sareak sustatzeko, adimen artifiziala sustatzeko eta garatzeko, eten digitala desagerrarazteko eta eraikinetan dauden telekomunikazio azpiegiturak ezartzeko aukera ematen duen ekipamendua hobetzeko laguntzak aurreikusten ditu, betiere sareen hedapena optimizatu eta energia kontsumo txikiagoa lortzeko.

Diru-laguntzen zenbatekoa 15.845.524 eurokoa izango da urte honetarako, eta gaika honela banatuko dira: 

Vitoria-Gasteizko kanona                                                             10.000.000€

Eudel-Toki-autonomiaren garapena                                                    100.000€

Funko: Euskal fundazioen lege-betebeharrak betetzea                          15.000€

Open Data Euskadi sariak                                                                   26.000€

Elkarlan sariak                                                                                   36.000€

Euskal Zuzenbide Zibilaren Akademia                                                    8.000€

Banda zabaleko sareen deialdiak                                                       992.524€

Adimen artifiziala sustatzea eta garatzea                                             90.000€

Jarduera sindikalerako laguntzak                                                       432.000€

Kolektibo ahulentzako bonu digitalen deialdia                                     456.000€

Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzea                         3.690.000€

 

 

 

 

 

 

 

 

Diru-laguntzen zenbatekoa 15.845.524 eurokoa izango da urte honetarako, eta gaika honela banatuko dira: