Eusko Jaurlaritzak gaurko 24:00etatik aurrera emango ditu amaitutzat basoko sute-arriskuagatik aktibatutako murrizketak eta debekuak

Argitalpen-data: 

Egoera meteorologikoak datozen orduotan onera egingo duela ikusita, Eusko Jaurlaritzak gaurko 24:00etan emango ditu amaitutzat joan den ostiralean basoko sute-arrisku handiarengatik Euskadin itsasertzerako eta barnealdeko isurialderako aktibatu zituen murrizketak eta debekuak

Erabakia Rodrigo Segurtasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez eman zen, eta bertan hainbat neurri jaso ziren arrisku larria eragin zezaketen erabilpen eta jarduera batzuk ahalik eta gehien mugatzeko, batez ere itsasertzeko eta Kantauri isurialdeko barnealdeko (Gipuzkoa, Bizkaia eta Aiarako Kuadrilla/Araba) landa-ingurunean eta ingurune ez-urbanizagarrian.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren aurreikuspenen arabera, gaurko 24:00etatik aurrera basoko sute-arriskuagatik aktibatutako alerta laranja abisu horia bihurtuko da.