Eusko Jaurlaritzak garraioaren sektorean teknologia berriak eta segurtasuna ezartzeko laguntzen agindua onartu du (Gobernu Bilera 2022-5-24)

fotoconsejo.jpg

2022-05-24

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindua, salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrietako eta segurtasuneko sistemak ezartzeko laguntza-programa ezartzen duena 2022. urterako. 

Laguntzen helburua da floten kudeaketan eta segurtasunean eraginkortasuna handitzea, garraio jasangarrirantz aurrera egiteko, sektorea modernizatuta. Kontrol- eta kudeaketa-zentro batera konektatutako flotak lokalizatzeko eta kudeatzeko sistemak (GPS edo antzekoak) ezartzeko emango dira, baita segurtasun-elementu hauek, besteak beste, ezartzeko ere: guraizearena egitearen aurkako sistemak, istripuen erregistragailuak, suteen detekzioa eta autoitzaltzea, kamerak, talkak arintzeko teknologiak (hala nola sentsoreak eta radarrak), larrialdietarako dei-sistemak edo gidatze eraginkorra optimizatzeko sistemak, erregai-kontsumoa murrizteko. Era berean, haurrak atxikitzeko sistema homologatuak ezartzeko izango dira, eskola-erabilera bereziko eta adingabekoentzat errepideko garraio publikoko zerbitzu erregularreko ibilgailuetan ezartzeko, hain zuzen. 

Programak 150.000 euroko aurrekontua du (aurreko ekitaldian baino % 33 gehiago), eta azaroaren 30a baino lehen egindako inbertsioak babestuko ditu. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, laguntzen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.