Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Garraio Agintaritza deituko du gainerako administrazioekin garraio publikoaren deskontuak lantzeko

ArriolaHendaia.jpg

2022-06-27

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak astelehen honetan Hendaian egin den zentro intermodalaren inaugurazioan azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Garraio Agintaritzaren bilera bat deituko du laster.

Agintaritzan foru aldundiak, hiru hiriburuetako udalak eta Eudel daude, eta bere bileran atzo argitaratutako errege lege-dekretua aztertuko da, hileko garraio-ordainketei % 30eko deskontuak sortzen dituena eta %50era deskontuak igotzeko aukera operadoreen esku uzten dituena.

Arriolak gogorarazi duenez, Euskadin administrazioek garraio-eskumenak dituzte – Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak –, eta, horregatik, guztien artean hitz egin behar dela adierazi du, irizpideak bateratzeko eta adostasunezko irtenbide bat bilatzeko.

Garraioetako sailburuak nabarmendu duenez, errege-dekretuak uztailaren 31ra arteko epea ematen du erabaki bat hartzeko, eta, nolanahi ere, irailaren 1etik aurrera sartuko litzateke indarrean herritarrei begira.