Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia jarri du larrialdietako zerbitzuen eskuetan

Argitalpen-data: 

  • Plana Estatu osoko ezaugarri horietako lehenengo plan homologatua da, eta aireko larrialdi ezberdinen kudeaketa osoari heltzen dio
  • Aldi berean, herritarrei arreta emateko neurriak ere jasotzen ditu, eragindako pertsonei eta horien familiei zuzendutako aldagai psikosoziala, "harremanetarako pertsona" irudiaren bidez, barne hartutali>

  • Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia jarri du Euskadiko larrialdietako zerbitzuen eskuetan, osorik argiratu baitu www.euskadi.eus web-orrian. Plana Estatu osoko ezaugarri horietako lehenengo plan homologatua da, eta aireko larrialdi ezberdinen kudeaketa osoari heltzen dio, erakundeen, organismoen eta zerbitzuen arteko koordinazioa antolatzen du eta kaltetuentzako eta haien familiartekoentzako arreta psikosozialaren aldagaia sartzen du “harremanetarako pertsona” figuraren bidez.

    Plana EAEko Babes Zibileko Planean (LABI) sartuta dago, eta honako kasuak jaso dira: hegaldian dauden aireontzietako pilotuek adierazitako larrialdiak, oraindik gertatu ez arren, istripua eragin dezaketenak; instalazio aeronautikoetan (aireportuak, aerodromoak eta/edo heliportuak) gertatutako larrialdiak, aireontzi-istripuek eragindakoak izan ala ez; abiazio zibileko larrialdi aeronautikoak, autonomia-erkidegoko lurraldeko edozein tokitan gertatzen direnak; eta erkidegotik kanpo gertatutako larrialdiak, baldin eta hegaldiaren jatorria, eskala edo helmuga Euskal Autonomia Erkidegoko edozein aireportu bada.

    Esku hartzeko aurreikusten diren ekintza-taldeez gainera (Esku hartzeko taldea, Segurtasun taldea, Talde sanitarioa, Talde logistikoa, Laguntza teknikorako taldea), Planak aurreikusten du “Arreta Psikosozialerako Programa” aktibatzea, eta horren barruan “harremanetarako pertsona” izeneko figura oinarrizkoa izango da bai abiazio zibileko istripuen biktimei eta horien familiartekoei laguntza emateko bai inplikatutako organismo guztiekin gai honetan koordinatuta jarduteko ere.

    Plan hau abian jartzean Eusko Jaurlaritzak Euskadin segurtasun aeronautikoaren arloan dagoen araudia betetzen du. Egia bada ere gure autonomia-erkidegoan mugatuak direla era horretako arriskuak, segurtasun-sistemek izugarri murriztu baitute halako gertaerak izateko aukera, oraindik ere oroimen kolektiboak gogoan ditu gure inguruan halako hondamendi bat eragin zuten istripuak.