Eusko Jaurlaritzak Bilbon eraikin bat lagatzea onartu du, alokairurako 12 etxebizitza sozial eraikitzeko (Gobernu Bilera 2022-11-8)

fotoconsejo.jpg

2022-11-08

Gobernu Kontseiluak onartu egin du, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eskatuta, Bilboko Udal Etxebizitzak udal-sozietateak orube bat doan lagatzea, bertan alokairurako etxebizitza sozialen sustapen bat eraikitzeko.

Orubea Bilbo Zaharreko Gimnasio kalean kokatua dago, 402,5 metro koadroko azalera du, eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak laga du, doan eta kargarik gabe. Bertan, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak egurrezko egitura izango duten 12 etxebizitzako eraikin bat eraikiko du.  

Lagapena beste urrats bat da Otxarkoagan, Bilbo Zaharrean eta Miribillan alokairuko babes ofizialeko ehun bat etxebizitza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren arteko hitzarmenaren esparruan, eta joan den urrian Gorte kalean 23 etxebizitzatarako orube bat lagatzeko ekimenari gehitzen zaio.