Eusko Jaurlaritzak berreskuratze- eta erresilientzia-mekanismo bidez finantzatutako ekimenei buruzko iruzurraren aurkako neurrien plana onartu du, beste erakunde batzuentzako oinarri izan daitekeena (Gobernu Bilera 2022-3.29)

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) gauzatzeko eskatzen den dokumentua Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenen kasuan. Dokumentu hori euskal sektore publikoko erakundeek eta sailek osatu eta egokitu ahal izango dute.

Gobernu Kontseiluak iruzurraren aurka borrokatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa bere gain hartzen duen Adierazpen Instituzionala onartu du, baita neurri-plan bat ere, iruzurraren aurkako baldintzak, interes-gatazka, finantzaketa bikoitza eta estatu-laguntzak eta ingurumen-kalte ez-esanguratsuak betetzeko, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) gauzatzeko eskatzen den Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenen kasuan.

Eusko Jaurlaritzak adierazi du arau juridiko, etiko eta moralak betetzeko estandar gorenekin erakunde horrek duen konpromisoa eta bere jarduera guztietan mantentzen dituen osotasun, objektibotasun eta zintzotasun printzipio zorrotzenekin bat egitea Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsekin finantzatutako jarduketetara hedatzen dela. 

Dokumentua argitaratuko da www.euskadi.eus webgunean, Eusko Jaurlaritzaren Gardentasunaren eta datu-bistaratzeen atarian (www.gardena.euskadi.eus) eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren webgunean, BEMen egikaritze-justifikazioetan bere dokumentu propioaren eredu gisa erabili nahi duenarentzat eskuragarri egon dadin.