Eusko Jaurlaritzak aldi baterako programa bat onartu du 25 pertsona kontratatzeko, berreskuratze eta erresilientzia mekanismorako europako baliabideetatik datozen ekimenak kudeatzea helburu duela (Gobernu Bilera 29-3-2022)

fotoconsejo.jpg

2022-03-29

 

Eusko Jaurlaritzak aldi baterako programa bat onartu du gaur, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismorako Europako baliabideetatik datozen ekimenak kudeatzeko 25 pertsona kontratatzeko, 2022ko martxoaren 18an egindako bilkuran beharrak baloratu ondoren, BEMaren informazio eta jarraipenerako Sailarteko Batzordean. 

Hala, orain arte 108 ekimen identifikatu dira, guztira 781 milioi euroko kostuarekin, eta langileek honako sail hauetan beteko dituzte beren eginkizunak: Segurtasuna; Lana eta Enplegua; Gobernantza Publikoa eta Autogobernua; Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena; Hezkuntza; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak; Osasuna; Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak; Kultura eta Hizkuntza Politika; eta Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa. 

Hona banaketa: 

- Segurtasuna

2

- Lana eta Enplegua

3

- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

2

- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

4

- Hezkuntza

3

- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak

2

- Osasuna

2

- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

3

- Kultura eta Hizkuntza Politika

2

- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

2

 

25

 Eusko Jaurlaritzak, erakunde betearazlea den aldetik, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismorako funtsak egikaritzearen esparruan dituen betebehar horiek guztiak kontuan hartuta, estimazio horiek bi aldagai hauek kontuan hartuta egin dira: alde batetik, sail bakoitzak identifikatutako ekimenen kopurua eta, bestetik, esleitutako inbertsio-bolumena. 

Pertsona gehiago behar izanez gero, sailek hori justifikatu eta eskatu ahal izango dute, Europako programa horren garapenaren eta Euskadin duen ezartze-mailaren arabera.