Eusko Jaurlaritzak 48.000 euroko diru-laguntza emango dio Oiongo udalari Labrazako harresia sendotzeko (Gobernu Bilera 2022-9-27)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak 48.389 euroko dirulaguntza onartu du gaur, Arabako Oiongo Labrazako harresiaren iparraldeko horma-atala sendotzeko.

Labrazako hirigune historikoa, Euskadiko Erdi Aroko hiribildu murritzena, Kultura Ondasun izendatu zuten 2008an, Monumentu Multzo izendapenaz. Gaur onartutako dirulaguntzaren bidez, harresia sendotuko da, egitura- eta segurtasun-beharrak direla eta, 2021eko azaroan euri-jasak izan ondoren, harresiaren zati bat behera jausi baitzen. Labrazako ipar-ekialdeko harresiaren parte den San Migel elizaren ondoan dagoen zatia da konponduko dena. Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan egingo diran interbentzioak dira.