Eusko Jaurlaritzak 355.000 euroko dirulaguntza onartu du euskal federazioen nazioartekotzea bultzatzeko (Gobernu Bilera 2022-6-21)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak 355.000 euroko dirulaguntza onartu du gaur Euskal Kirol Federazioen Batasunarentzat. Dirulaguntza horren helburua federazioen nazioartekotzea ahalbideratuko duten kirol ekimen eta jarduerak finantzatzea da. Horrela, proiektu pilotu baten bidez, euskal kirol-selekzio desberdinen nazioarteko partaidetzak bultzatuko dira.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta federazioek nazioartekotzeko interesgarriak diren jarduerak hautatuko dituzte. Proiektu honek euskal selekzioek parte hartzea edo nazioarteko txapelketak antolatzea ahalbidetzen duten kirolak bilatuko ditu.