Eusko Jaurlaritzak 150.000 euro bideratuko ditu kultura- eta sormen-industriei buruzko hainbat proiektu finantzatzera (Gobernu Bilera 2022-12-07)

Argitalpen-data: 

logoconsejo.jpg

Rex Kultura, Arklink eta modaren sektorean ekintzailetza laborategi bat 50.000 euronarekin finantzatuko dira

Gobernu Kontseiluak hiru dirulaguntza onartu ditu gaur, Euskadiko kultura- eta sormen-industriekin lotutako hiru proiektu finantzatzeko. 

Batetik 50.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu da gaur DIBULITOON STUDIO S.L. erakundearentzat, Rex Kultura plataforma finantzatzeko. Plataforma horrek forma artistiko berriak ahalbidetuko ditu metaversoan, Blockchain eta NFT bezalako teknologia berrien bidez. Proiektu esperimental honek Euskadiko kultura- eta sormen-sektorearentzat Metaversoaren sarrera izan nahi du, aukera artistiko eta enpresarial berriak eskainiz. 

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 50.000 euroko dirulaguntza bat onartu du gaur Bilbao International Art & Fashion (BIAF) elkartearentzat, modaren sektorean ekintzailetza laborategi bat sortzeko, Euskadi moda eta diseinu berria merkaturatzeko plataforma bihur dadin. Laborategi honen bidez tokiko talentua aurkitu eta nazioarteko talentua inportatu nahi da, baita Euskadin sormen-enpresen bultzatzaile izan ere. 

Era berean, Gobernu Kontseiluak 50.000 euroko zuzeneko beste dirulaguntza bat onartu du Patrimonio Virtual S.L erakundeak garatutako Arklink proiekturako. Plataforma hori berritzailea da kultura-sektorean, eta Euskadiko kultura-ondarea sustatzearekin eta gozatzearekin lotutako ekimen publiko zein pribatuak modu eraginkorragoan kudeatzen eta sustatzen lagundu nahi du, ingurune birtualak bateratuz eta kudeatuz.